Zer da SSirimiri?

"Zirimiria, euri fin eta ahula, Donostiako txoko eta arima guztiak blaitzen dituena

Egun gris eta hezeetan geruza fresko batez estaltzen du hiriaren azala bere esentziaz: eguzkiaren alaitasuna, itsasoaren eztanda eta lurraren iraunkortasuna"

Eguzkiak eta itsasoaren eztandak transmititutako energia hiriaren freskuraren adierazgarri da, eta  hasierako zitriko notaren bitartez islatu egiten da freskura hori, bergamota nagusi izanik. Azkeneko notak berriz, lurrera, sustraietara garamatza, eta sandalo-aztarnak aurki ditzakegu bertan. Oreka polit horrek hiriaren benetako esentzia aurkezten digu, hiri bizia, energiaz betea eta aldi berean,  dotorea eta fina .

Aurrekoaren osagarri ditugu,  ingurumenarekiko eta bere baliabideekiko begirunea eta arreta, eta, jendearenganako  eta arlo sozialarekiko benetako kezka alegia.

Ongi etorri Donostiara,
Ongi etorri Donostiako esentziara,
Ongi etorri SSirimirira.