Etorkizunean

Etorkizunean

Etorkizuneko Donostia nolakoa izango den erantzutea zaila da, eta, seguru asko, ausardia handia litzateke gure aldetik. Alabaina, hiriak bere etorkizuna eraikitzeko zer oinarri dituen erakutsi dezakegu, baita etorkizun horri aurre egiteko zer plan estrategiko garatzen ari den erakutsi ere.

Etorkizuna eraikitzean, funtsezkoa da azpiegiturak eta hezkuntza-sektorea garatzea, baita ikerketaren alde egitea ere. Donostiak bi unibertsitate-campus ditu, eta hiru unibertsitate ordezkatzen ditu: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea. Bi campusak gertu daude hiriaren erdigunetik, gehienez ere 10 minutura autobusez, eta campusen maila akademikoari eta hiriaren tamaina erosoari esker, jomuga ezin hobea dira trukeko ikasleentzat.

Nabarmentzekoa da, halaber, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia Donostian dagoela.