Gauean

Gauean

Donostiarrok gure egunerokoa dugu, bai, eta gauaz ere gauza bera esan dezakegu. Gauak beste Donostia bat eskaintzen digu, gure nortasunaren parte ere badena. Egunez pasealeku direnak, hala nola alde zaharra, Errege Katolikoen kalea, edo Kontxako badiako edo Zurriolako tabernak, aisiagune bihurtzen dira gauean, eta jendeak bertara jotzen du gaueko giroaz gozatzera.