Kirol ekitaldietan

Kirol ekitaldietan

Kirol-ekitaldiak aitzakia ederra dira kalera ondo pasatzera irteteko, eta, bide batez, gu ezagutzeko. Urte osoan zehar, hainbat kirol-ekitaldi ditugu ikusgai. Askotariko kirol-ekitaldiak daude, eta honako hauek izan daitezke esanguratsuenak, nolakoak garen gertuagotik ikusteko baliagarri: futbol-derbiak, Donostiako Real Sociedad eta Bilboko Athletic Club taldeen artean; Kontxako banderatraineru-estropada ospetsuena, irailaren hasieran lehiatzen dena; euskal pilotaren txapelketak; Donostia-Donostia txirrindularitza-klasika, UCI ProTour egutegiaren barnean dagoena; eta Behobia–Donostia 21km-ko oinezkoen lasterketa, urtero-urtero milaka parte-hartzaile biltzen dituena.

Hiriko kirol ekitaldien bitartez ere ezagutu gaitzakezu…