Jaietan

Jaietan

Jaiak nola ospatzen ditugun ikustea ere modu egokia izan daiteke gu ezagutzeko, donostiarrok jai-giroa oso gogoko dugula aintzat hartuta. Urtean jai ugari ospatzen ditugu. Danborrada izan daiteke esanguratsuenetako bat, urtarrilaren 20an hiriaren eguna ospatzen duena; baita Aste Nagusia (abuztuaren erdialdean), Euskal Jaiak(irailaren hasieran) eta Santo Tomas egun ederra (abenduaren 21ean) ere. Azken horretan, jantzi tradizionalez jantzita ikus gaitzakezu egun osoan, artisau-produktuekin eta eguneko protagonista nagusia den “txistorrarekin” gozatuz.

Zatoz jaietara eta ondo pasa gurekin...