Egunerokoan

Egunerokoan

Hiriaren egunerokoa bizitzea, horixe izan daiteke gu ezagutzeko modurik onenetako bat. Paseatzea da Donostiak eskaintzen dizkigun plazeretako bat, baita zirimiria bidelagun dugunean ere. Paseatuz eroso-eroso iritsi gaitezke hiriko gune gehienetara, eta horrela, mantso-mantso ibiliz, Donostiako xehetasun guztiak atzeman ditzakegu. Bazter guztietan donostiarrak ikusiko dituzu, dendaz denda ibiltzean, hondartzetakoertzetatik ibiltzean, edo plazan produktu freskoak erosten ari garenean. Bazkaltzeko edo afaltzeko orduan, alde zaharretikgertu bazaude, lagunartean ikusiko gaituzu pintxoak dastatzen, eta, nekatuta bazaude eta atsedenalditxo bat egin nahi baduzu, esertzeko aukera ere baduzu, nola pasatzen garen ikusteko. Jendea pasatzen ikustea da Donostiak eskaintzen dizun gauza ederrenetako bat: kafetegi bateko terrazan eser zaitezke, baina agian nahiago izango duzu hondartza baten aurrean esertzea, edo bestela portuan, ontzien sarrera-irteera ikusteko. Horixe da gure egunerokoa, ondo pasa!