Menu
SSirimiri
Productos en la cesta 0
  • EU
    • ES
    • EU
    • EN
  • €
    • €
    • $
    • £
  • Zer da SSirimiri?
  • Produktuak
  • Iraunkortasuna
  • Non aurki gaitzakezu?
  • Ezagutu Donostia - San Sebastián
  • Comunidad SSirimiri
  • T. +34 943 420 360
  • E. info@ssirimiri.com
  • Laguntza
+
KontaktuaLaguntzaLege oharraPribatutasun PolitikaCookie-ak

Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.ssirimiri.com webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialak izango direla eta fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula (helbidea: Garibay kalea, 12, PK: 20004, Donostia, Gipuzkoa). Aipatutako fitxategia behar bezala erregistratu da Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Datu pertsonalak biltzeko inprimaki elektronikoa dagoen web-orrietan azaltzen den helburuarekin erabiliko dira zure datu pertsonalak. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin lotuta dagoen eta zuretzat interesgarria izan daitekeen informazioa bidaltzeko (ohiko bideak edo bide elektronikoak erabiliz) gorde ahal izango dira, kontrakoa adierazten diguzun arte.

Orobat, jakinarazten dizugu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak indargabetzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak balia ditzakezula, Datuak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera; horretarako, gutun bat bidali beharko duzu –gutun ziurtatua edo gutuna jaso dela egiaztatzea ahalbidetuko duen modu baliokidea erabiliz igorriko dena– zure NANaren fotokopiarekin batera, honako helbide honetara: Garibay kalea, 12 PK: 20004, Donostia, Gipuzkoa.

Izena emateko edozein inprimaki elektronikotan dauden eta derrigorrez bete behar diren eremuak betetzen ez badira, litekeena da Perfumería Benegas, SL sozietateak ez erantzutea zure eskaerari.

Perfumería Benegas SL sozietateak ez die bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak hirugarrenei saltzen, lagatzen, errentan uzten edo ematen.

Aurreko paragrafoan esan dugunaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Perfumería Benegas SL sozietateak cookieak dituela bere sistemetan. Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen dituenak. Gure web-orrian barrena nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak ezagutu ahal izango du cookiea eta zuk egindako azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek onartzen dute cookieak modu automatikoan erabiltzea, baina zuk zure nabigatzailea konfigura dezakezu, pantailan cookieak jaso izanaren abisua jasotzeko eta zure disko gogorrean cookieak instalatzea saihesteko.

Erabiltzaileak ziurtatu behar du Perfumería Benegas, SL sozietateari eman dizkion Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta edozein datu aldatuz gero, jakinarazteko erantzukizuna hartzen du. Erabiltzailea izango da inprimakietan datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emateagatik Perfumería Benegas, SL sozietateari edo beste edozein hirugarreni eragin dakiokeen kalte edo galera ororen (zuzenekoa edo zeharkakoa) arduradun bakarra.  Erabiltzaileak ezin izango ditu hirugarrenei buruzko datu pertsonalak sartu haien baimen informaturik gabe, pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren ondoren, eta datu pertsonal horiek sartu izanaren erantzule bakarra izango da.

Perfumería Benegas, SL sozietateak eskaintzen dituen zenbait zerbitzuk baldintza bereziak izan ditzakete eta horietan aurreikuspen espezifikoak bil daitezke datu pertsonalak babesteari dagokionez; beraz, kasu bakoitzeko baldintza partikularrak aplikatu beharko dira. Baldintza berezietan arautzen ez den orori dagokionez, pribatutasun-politika honetan biltzen diren baldintza orokorrak aplikatuko dira. 18 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela Perfumería Benegas, SL sozietatearen webgunean datu pertsonalak emateko.

Perfumería Benegas, SL sozietateak behar diren neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko, eta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek izan ditzaketen arriskuak (giza jardunaren zein ingurumen fisiko edo naturalaren ondoriozkoak) kontuan hartuta, Erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Perfumería Benegas, SL sozietateak eskubidea du bere pribatutasun-politika aldatzeko, bere irizpidearen arabera, edo lege-aldaketa edo aldaketa jurisprudentzial baten ondorioz, edo enpresa-praktikan. Perfumería Benegas, SL sozietateak aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta Erabiltzaileak Perfumería Benegas, SL sozietatearen egungo pribatutasun-politikaren berri eduki ahal izango du. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauen arabera arautuko da.

Webgunean azaltzen diren inprimakiak betetzeak esan nahi du Erabiltzaileak esanbidezko baimena ematen duela bere datu pertsonalak Perfumería Benegas, SL sozietatearen fitxategi automatizatuan sartzeko aipatutako helburuekin.

SSirimiri Newsletter-ra

Gure albisteak ezagutu nahi dituzu?

Newsletter-rari harpidetu

  • Laguntza
  • Kontaktua
SSirimiri InstagramSSirimiri FacebookSSirimiri Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun Politika

© 2021 PERFUMERÍA BENEGAS S.L.

T. +34 943 420 305 · E. info@ssirimiri.com